Kona 2017. Race day.

Hainbeste itxoiten egondako eguna, egun haundia, ametsa egia bihurtzeko momentua.

Eguna oso goizetik hasi da, goizeko 3etan jeikita. Ez da giro karrera aurretik, nerbioak, ezinegona… Goizeko prestaketak egin, gorputzari kontra eginda zeozer jan eta irteerara joan gara. Ilara luzeak sortzen dira boxeetara sartzeko eta lehenak izan nahi genuen bertan, 4:30.

Karrera aurreko une horietan, iluntasunean, jendea prestaketetan aurrera eta atzera dabilela, sentitu daitekeen giroa deskribaezina da. Gure txokoa topatu eta bertan egon gara, uretara sartzeko momentuaren zain.

Lehenengo profesionalak, ondoren 7:05etan gizonezkoak, eta 7:20etan emakumeak. Mireiari agur esan diot, dena ondo joanda 11 ordu inguru beranduago arte.

Gogorra zetorren eguna, lainorik ez zegoen eta bero handia aurreikusten zen. Falta ezin duen haize, hezetasunari, normalean baina bero handiagoa gehitu behar zitzaion.

Hau izan da karrera, Mireiaren hitzetan:

“Igari gustora egin dut. Irteera ona, kolpe batzuk jaso ditut baina segituan neure lekua topatu dut eta ondo joan naiz. Buelta emateko boietara iritsi aurretik gizonezkoak harrapatzen hasi gara eta tartetik pasaz aurreratu behar izan dugu. 1h inguru egitea pentsatzen nuen eta egindako denbora 1h00’16”.

Bizikleta hartu eta hasieratik bero handia sentitu dut. Mantxo hastea zen asmoa eta 60km-ra arte oso lasai joan naiz. Momentu hortan portu bat hasten da, buelta ematen dugun Hawi herrira doana. Hor pixka bat azkartu dut. Toki hau da haizetsuena baina gaur ez zebilen haize handirik. Beroa bai, bero handia. Bueltan ondo etorri naiz, Kopenagekoarekin konparatuta errezago. Azken 20km luze egin zaizkit baina ya amaituta eduki dut.

Korrika ondo hasi naiz. Gerrikoan botellatxo batzuk prest eduki ditut korrika nijoala edateko baina erretzen zeuden, ezin edan bertatik. Abituallamentu guztietan izotza gainetik botaz hozten saiatu naiz. 15.km-ra arte ondo baina tripako minarekin eta bomitagurearekin ezin janda nijoan. Hortik aurrera kostatu zait, errepide oso zabal, bakarti, eguzkitsu batean egiten da eta erritmoa asko jeitsi behar izan dut. 15km faltan komunetik pasa, platano bat jan eta buelta eman diot. Amaieran ondo korrika egin dut eta jende asko pasa. Oso oso gogorra izan da.

Iritsi baino km 1 lehenago Egoitzek ikurrina eman dit metara sartzeko. Emozio asko metara sartzeko, jende asko buruan, ametsa bete dut.”

Hau izan da eguna argazkietan. Lehenengo Mireiarenak. Ondoren profesionalenak.

Kona race day. Saturday, October 14.

IMG_0442

Gorputzean zenbakiak margotu eta boxeetara sartzeko ilara

IMG_0446

Karrera aurreko kafea

IMG_0450

Energia sentituz

IMG_0465

Emakumeen irteera

IMG_0501

Lehen pedalkadak

IMG_0548

180km ondoren bizikleta amaitzen

IMG_0556

Helmuga. You are an Ironman!!

IMG_0567

Ironman Hawaii finisher. Ametsa egia bihurtuta

IMG_0593

Helmugako festa

 

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s