Gasteizko Triatloia

(en castellano: click aqui)

Inork aldez aurretik asteburu hontan bizi behar nuena kontatu izan balit, ez nion sinistuko.056c4d4e-50a6-4cc9-aa04-59b9e2f1c3c7

Ostiraletik hasi ziren gauzak ondo. Gaueko 11etatik hasita larunbateko eguardia bitartean, nire anaiak G2H laisterketan parte hartu zuen, 90km Goiherriko mendietan barrena korrika. Karrera bikaina egin zuen, bukaeran sprint eta guzti. Ondoren, igandean, Gasteizko Triatloian (half distantzia) garaipena lortu nuen, eta helmugara sartu orduko Mireiak hirugarren egingo zuela esan zidaten!!!
 10866254_988016184562923_6810576014010855093_o
Triatloian gertatutakoa guztiz ezhustean etorri zitzaidan. Ez nuen prestaketarik onena egin. Bizikletaz azken aldian nahiko gustora nenbilen eta ibilbidea guztiz aproposa zen, baina igari eta korrika… Zarauzko triatloiaz geroztik (ekainaren 13a) hiru aldiz egin nuen igari itsasoan (Lekeitioko triatloia barne) eta pistinan 2000m-ko bi entrenamentu egin nituen. Guztira, beraz, 5 saio 4 astetan. Gasteizen igari ondo egin nuen. ThoraxTrainer -ean egindako saioek salbatu naute. Korrika ere antzeko: gutxi eta mantxo ibili naiz, anaiarekin mendian korrika egindako 7h30′ eta 50km-ko saio bat kenduta. Horrek ere lagundu zuen.
 11698769_987136214650920_7683414409637722351_o
Igandean, laisterketa aurretik, minutu bateko isilune hunkigarria egin zen bezperan hildako Beniren omenez, Urola taldeko triatleta. Tristea eta polita izan zen aldi berean, energia guzti hura isiltasun erabatekoan sentitzea. Ondoren, irteera eman eta uretara. Gustora igari egin nuen, bakarrik ia lehen brazadatik, 15. postu inguruan.
 11698925_10205810925609729_3112544094311207070_o
Transizioa eta bizikleta gainera. Lasai xamar hastea zen asmoa, bukaeran azkarrago bukatzeko. Lehen pedalkadatik antzeman nuen egun ona izango zela, oso gutxitan izaten diren sensazioak nituen. Azkar nindoan eta Gasteizera lehen aldiz iristean, 35.km, Jon Unanue aurreratu eta dagoeneko bigarren jarri nintzen, Estrangeiro oraindik aurretik zihoan. Azkarrago hasi eta 65.km-an harrapatu nuen eta hortik aurrera bukatu arte topera, ahalik eta tarterik handiena atera behar nuen irabazteko aukera bat izateko.
 bizikletaz
Korrikako saioa ikaragarria izan zen. Transiziora iritsi eta hainbeste jende ikusita, korrika hasi eta hainbeste buila eta animo entzunda, ezin emozioari eutsi. Ez sinistekoa da Gasteizko kaleetako giroa. Lehen kilometro haiek konturatzerako pasa ziren, erreferentziarik gabe nindoan, zirkuitoko puntu batean atzetik zetozen Iban Gil eta Jon Unanuerekiko (2. eta 3. momentu haietan) tarte handi xamarra nuela ikusi arte.
DSC_1391
Irabazi nezakeela ikusi eta ordutik helmugara arteko kilometroak gozamen hutsa izan ziren. Denbora hartu nuen helmugara sartu aurretik, eta abantaila handiagoa izan banu denbora luzeagoa hartuko nukeen. Gozatzekoa bait da Gasteizko giroa. Ezagutzen ez duzuenoi datorren urtean joatea gomendatzen dizuet, ahal dela ironman distantzia, eguneko protagonista handienak izan baitziren. Zorionak denei.
 helmuga_2
Eta oraindik eguneko onena etortzeko zegoen, Mireia hirugarren postuan!!
 helmuga
Eskerrik asko denoi.

3 thoughts on “Gasteizko Triatloia

  1. Pingback: Half Triathlon Vitoria | Egoitz Zalakain

  2. Pingback: Triathlon Vitoria (half) | Egoitz Zalakain

  3. Pingback: Triathlon Vitoria, half ironman distance | Egoitz Zalakain

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s