Lekeitioko triatloia 2012

Goizaldeko 5:30ak. Egun luze hau bukatzear dago, nekatuta gaude. Afaritik atera, taberna batzuk pasa eta azken musika nobedadeak deskubritu ondoren ezin dugu gehiago, etxera joateko garaia iritsi da.

Afaria hasita iritsi gara Ekaitzera. Erdi parean edo. Okamikak urdaiazpiko eta antxoa guztiak jan dizkigu, eta kalimotxoa ere probatu duela dirudi, probatu baino pixka bat gehiago igual, aldamenean pare bat ardo boteila huts dauzka. 4. egin omen du triatloia, ez dakit ba… Aita izango banintz nere alabari ez nioke gaur gauez ateratzen utziko, peligro haundi xamarra dauka mutilak. Hala ere janaria sobran zegoen, bete-beteta ateratzeko nahikoa.

21:30ak eta oraindik Galdakaoko hospitaleko larrialdietan. 3 ordu zai egon ondoren atenditu gaituzte, ukalondoan ezer hautsirik ez dauka Mireiak baino hala ere igeltsu ferula aparatoso bat jarri diote. Azkenean Lekeitiora bueltan goaz, ea afaltzera iristen garen.

Helmugara iritsi naiz, 8. eta nahiko pozik, postua ez da oso ona baino azkenean korrikako sensazioak berriz hartzen hasi naiz. Animatuta nago, badakit hemendik aurrera goraka hasiko naizela, orain hasiko naiz ondo entrenatzen, 8 aste dauzkat Kopenagerako. Mireia erori egin dela esan didate, anbulantzian omen dago, momentuan ez det ezer ulertzen. Oraintxe gurutzatu naiz berarekin, karrera bukatzeko 500m gelditzen zitzaizkion eta 5. zihoan. Korrika erori da? Anbulantziara joan eta han dago, bizikletaz erori omen da 5.km inguruan. Zutitu eta karrera bukatu du, ukalondoa hazita dauka eta behatzetan kalanbreak. Azkar-azkar dutxatu eta Galdakaoko hospitalera goaz.

Nun daude nere zapatilak? Korrikako zapatilak falta zaizkit!! Uretatik atera eta boxeetan nire bizikletaren parera iritsi naizela bizikletako zapatilak falta zaizkidala konturatzen naiz. Ez zait inoiz pasa, hantxe utzi ditut 30′ lehenago, eta ez daude. Ezingo det karrera bukatu aurkitzen ez baditut. Bila hasi naiz eta halako batean 5 bat bizikleta eskubirago topatu ditut, juez bati deitu eta hartzeko esaten diot. Ez dakit ze pasa den, ez diot esplikaziorik aurkitzen, ondo babestuta utzi ditut bizikletaren ondoan. Ez det igari oso ondo egin, baino hala ere itsaso mugituan eta euritan dexente disfrutatu det. Orain hala ere galdutakoa rekuperatzen saiatu beharko gara, zapatilen gorabeherarekin denbora gehiago galdu det eta. Milloi hasterako aurreko taldetxoa harrapatu det baino gaur ez daukat indar gehiegi eta bigarren talde honetan gelditu naiz. Aurreko 6ak urrutiegi daude eta errepide bustian lasai hartzea nahiago det.

Copyright. Maider Vallina.

Copyright: Maider Vallina

Euria hasi du, goiz osoan eguraldi ona eta etxetik atera eta boxeetara bidean hasi orduko euri tantak. Itsasotik datorren xiri-miria, ondo bustitzen dun horietakoa. Nere lehenengo triatloia Lekeitio izan zen, eta hura ere horrelako eguraldiarekin. Euria gustatzen zait, no problem.

Despertadorea, gaurkoan naturala. Kala txori (edo kaio) soinu honekin lo egiterik ez dago. Indarrez jeiki gara, eguraldi bikaina da gainera, zerua urdin urdin, Lekeitioko triatloiko egun berezi hau ondo hasi dugu. Gosaldu eta bizikletaz pixka bat ibiltzeko aprobetxatuko det.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s